XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espazioaren arkeologiak bultzaturiko kokapenen iherarkizazioari buruzko ikerketek hiriska hauetan lurralde-antolaketa moduko bat ematen zela argitu dute ikerketak aurreratuago dauden Arabako zonalde batzuetan.

Honela F. Saenz de Urturi-k hipotesi hau proposatuko du:

Omecillo ibaiarroaren barnean, Lastrako kastroak (Karanka) deituriko aztarnategia kokapen nagusia litzateke inguruan daudenekiko: Astulezko Gaztelua (Astulez), San Pedroko Punta (Baldegobia), Medropio (Villanañe), Berbeia (Barrio) eta San Zadornil Burgosen.

Gorago aipaturiko arkeologoarentzat Lastrako Kastroak kokapen nagusitzat har daitezke arrazoi hauengatik: Aztarnategi zabalena da eta biztanle ugarien duena; bertatik Astulez, Medropio eta Berbeia ikus daitezke eta inguruko komunikabideak guztiz kontrolpean ditu.

Gainera lurralde osoa hornituko zuen zentru metalurgikoa izateko baldintza guztiak betetzen ditu.

Haitzuloetako bizilekuei dagokienez, geologiak berebiziko garrantzia izango du.

Kobazuloak Kantauriar isurialdean eta Nafarroako eta Arabako Erdialdeko karaitzetan bakarrik azalduko dira.

b) Brontze Azkeneko eta Burdin Aroko bizileku nagusia. Hiriska

- Sarrera

Azkeneko bildumek diotenez (Llanos, A. 1990 Nafarroa eta Arabarako; Olaetxea, C.; Peñalver, X.; Valdés, L., 1990 Gipuzkoa eta Bizkaiarako eta Gaudeul, F. Iparralderako) eta A. LLanos berak esanari jarraituz Euskal herrian 306 hiriska daudela esan dezakegu, horrela banatuak: 92 Araban, 139 Nafarroan, 12 bizkaian, 4 Gipuzkoan, 13 lapurdin, 28 Behenafarroan eta 18 Zuberoan.

Guztietatik 29 bakarrik dira industutakoak.

Hutsune batzuk azaltzen badira hiriska hauen iraupenean, beraietako askok Brontze Azkenetik Erromatar eraginarte irauten dutela esan dezakegu, milurte oso batean zehar.